Abenduaren 22tik Urtarrilaren 5era, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.
Kultur Etxeko Erakusketa gelak bi marrazki erakusketa hartuko ditu gabon egun hauetan.
Aretoaren beste zatian, Iosu Lasa Urcelay legazpiarraren plumilazko marrazkiak izango dira ikusgai. Hona aurkezpen testua:
Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esnaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko.Artistak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan.