pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bikuña Jauregiko teilatua berrituko da
16
Abe
2021

Bikuña Jauregiko teilatua berrituko da

Obra 48.362,49 eurokoa da

Bikuña Jauregia Eskola-tailerraren bidez birmoldatu zen 1992an.
 
Oinplano karratuko eraikina da, 540 m²-koa. Beheko solairua XVI. mende hasierakoa da, eta horren gainean eraiki zen gainerakoa XVII. mendean. Fatxada nagusiak iparraldera ematen du, egurrezko atea du, zirkulu-formakoa, eta lehenengo solairuan metalezko egituraz egindako 4 balkoi daude. Fatxadaren erdian Bikuña familiaren armarria ageri da.
 
Ekialdeko fatxada zurezko egituraz egindako balkoi jarraituek osatzen dute. Gainerako fatxadak hareharrizko harlanduzkoak dira.
 
Eraikina babestuta dago, Legazpiko Hirigintza Ondarea Babesteko eta Kontserbatzeko Plan Bereziaren arabera, eta, beraz, teilatua berritzean aintzat hartuko da arau hori.
 
Obra lehiaketa publiko bidez esleitu zitzaion “Garmendia Tejas y Cubiertas SL” enpresari, 48.362,49 €-ko aurrekontuarekin.
 
Estalkiaren egitura lau isurikoa da, eta egurrezko habeez dago osatuta. Teilatuaren akabera teila arabiarrezkoa da.
 
Honako lanak egingo dira: teila berrituko da, bai eta arrastelak eta isolamendu termiko eta iragazgaitzak ere. Teilatura igotzeko leihoa aldatuko da eta mantendu egingo da eraikinaren noblezia bereizten duen kobrezko erretena.
 
Obra segurtasun-araudian ezarritako segurtasun-neurriak betez egingo da, eta hondakinen kudeaketa Legeak adierazitakoaren arabera gauzatuko da.

Albiste guztiak