pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

COVID ziurtagaria eskura daiteke udaletxean
15
Abe
2021

COVID ziurtagaria eskura daiteke udaletxean

Ziurtagiria eskuratzen lagunduko dizugu

Gaurtik, abenduaren 15etik aurrera, nahitaezkoa izango da COVID txertaketa-ziurtagiria eremu gehiagoetan aurkeztea. Neurri hori gaixotasuna komunitatean transmititzea saihesteko eta jarduerak modu seguruagoan egitea errazteko hartu da.

 

Udalak COVID ziurtagiria eskuratu nahi duten herritarrak lagundu nahi ditu agiria lor dezaten, Zuzenean zerbitzuaren bulegoetara joan beharrik gabe. Pertsona horiei guztiei gure Herritarrentzako Arreta Zerbitzua eskaintzen diegu.

 

Bertan, jakina, modu autonomoan lortu ahal izango dute, beti herritarren eskura egon diren ordenagailuan eta inprimagailuan. Baina, horrez gain, udal-langile baten laguntza pertsonala izango dute.

 

Lagundu ahal izateko, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan behar duzue OSAKIDETZAko txartelarekin edo zure NANarekin eta zure telefono mugikorrarekin.

 

Ziurtagiria eskuratzeko, titularraren telefonoan jasotzen den pasahitz bat behar da; beraz, OSAKIDETZAN erregistratuta ez badago, ezin izango da ziurtagiria eskuratu.

 

COVID ziurtagiriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, OSAKIDETZAren web-orria kontsulta daiteke: EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala

Albiste guztiak