Dakizuen bezala, urrian, Foroaren lehen bilera egin genuen, honetan Legazpiarrok gure herria garbi mantentzeko orduan dugun inplikazio eta konpromisoa landu eta egoerari aurre egiteko hausnarketa eman genuen, gure herria kontzientziatzeko eta lanketan inplikatzeko ekintza ezberdinak identifikatuz.
Oraingo honetan ere, zuekin, legazpiarrekin batera garatu nahi ditugu aurreko lan saioan identifikatu genituen bi ekintzak:
1. Txutxe-denden inguruan sortzen diren hondakinak jasotzeko baliabideak aztertzea.
2. Udalak eremu batzuk epe baterako garbitzeari uztea eta ekintza horiek komunikazio eta sentsibilizazio kanpainekin laguntzea, legazpiarrak arazoaz jabetu daitezen.
Hori dela eta, Agenda 2030eko bigarren Foroa antolatu dugu:
- Abenduak 16 (osteguna)
- 17:30-19:00
- Kultur Etxean
Denon arteko elkarlana sustatu nahi dugu, herriarekiko dugun konpromisoa indartzeko eta Legazpi jasangarriagoa bilakatzeko.
Osteguneko bileran elkar ikusiko garelakoan!