pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Lau Katu, 3 kateme eta 2 katar jasotzeko pertsonen bila dabil
11
Abe
2021

Lau Katu, 3 kateme eta 2 katar jasotzeko pertsonen bila dabil

Kontratu bidez entregatzen dira, parasitoak kenduta eta esterilizatuta

Une honetan, animalia horiek harrera-etxeetan daude, berriz jaso edo adoptatuko dituen etxe bat aurkitzeko zain. Horietako bik (katar ilehoria eta carey katemea) etxe bat aurkitzeko premia larriagoa dute, 6 hilabeteko katakumeak direlako. Beste hiruak (bi kateme eta katar grisak, guztiak ere abandonatutako kateme bateko kumeak) ia hiru hilabete dituzte, dagoeneko bakarrik jaten dute eta prest daude jasoak izateko ere. Alde horretatik, nabarmendu behar dugu animaliak kontratu bidez entregatzen direla, sozializatuta, parasitoak kenduta eta esterilizatuta.

 

Udalak dei egiten die legazpiarrei 5 animalia horiek etxe bat eta zainduko duten familia lehenbailehen izan ditzaten. Jaso edo adoptatu nahi duenak mezu elektroniko bat bidali behar du helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

 

 

Lau Katu elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, Udalak 50 animalia artatu ditu 2021ean: 27 katar eta 23 kateme. Horietatik 10 adopzioan eman dira; 31 albaitariak artatu ditu, parasitoak kendu dizkiete, esterilizatu egin dituzte eta kolonietara itzuli dira; 7 hil egin dira hainbat arrazoirengatik, batez ere harrapatuta, eta 2 animaliak babesteko elkartera eraman dituzte.

 

Horri dagokionez, arloko zinegotzi arduraduna oso pozik agertu da katu-kolonietan egindako lan handiarekin, udaltzaingoaren eta Lau Katu Elkartearen arteko koordinazioari esker; izan ere, elkarte horretako boluntarioek lan bikaina egiten dute. CER metodoa (harrapatu-esterilizatu-itzuli) ezartzeak katuen kolonien populazioa kontrolatzea errazten du. Baina Lau Katu elkartearekin sinatutako hitzarmena esterilizazioetatik haratago doa, kolonietarako jarduketa-plan orokor bat moldatzen baitu, honako helburu hauekin: katuak pentsu lehorraren bidez elikatzea; kolonien osasun-kontrola, gaixorik dauden edo edozein arrazoirengatik lesioa jasan duten kale-katuei albaitaritza-arreta arin eta eraginkorra emanez; koloniek auzo-komunitateei eragin diezazkieketen eragozpenak zuzentzea eta minimizatzea; abandonatutako katuak edo katakumeak hartzeko plan bat bultzatzea, haien bizitzari eustea ahalbidetuko duena, aldizkako kanpainen bidez adopzio arduratsua emango diena eta herritarrak animalien ongizateaz kontzientziatzen lagunduko duena.”

 

Arloko zinegotzi arduradunak, halaber, kudeaketaren emaitzak jarri nahi izan ditu balioan: “Esku-hartze hau positiboa da Legazpin bizi garen pertsona eta animalientzat. Legazpiarren eskaerei eta kontsultei erantzuten jarraituko dugu, eta Lau Katu elkartearekin elkarlanean arituko gara konponbideak aurkitzeko. Emaitzak agerian daude jardun den auzo guztietan. Une honetan, legazpiarrei dei egiten diegu 5 katu horientzat familiak lortzeko.”

 

Albiste guztiak