Et Incarnatus Orkestrak eta lagun talde batek -horien artean daude Rogelio Botanz eta Gari artista legazpiarrak-, bi kontzertu solidario antolatuko dituzte La Palmako Cumbre Vieja sumendiak kaltetutakoen alde.
Kontzertu solidarioak Legazpiko eta Tafallako udalekin batera antolatu dira. Tafallan abenduaren 18an izango da kontzertua eta Legazpin abenduaren 19an.
Hauek dira bertaratuko direla baieztatu duten artistak:
- Rogelio Botanz
- Gari
- Josu Zabala
- Joseba Tapia eta Leturia
- Kristina Aranzabe
- Leire Letu
- Et Incarnatus Orkestra
Kontzertua Urbeltz pilotalekuan izango da, abenduaren 19an, igandean, 18:00etan.
Datorren asteko asteartean, Et Incardinatus Orkestraren zuzendaria den Migel Zeberio Legazpira etorriko da, kontzertuaren xehetasunak antolatzeko eta salmentari buruzko informazioa emateko.