Egun hauetako euriteen ondorioz, Udana errekak gainezka egin du, eta Telleriarte auzoko plaza urez beteta dago.
Horregatik, Pastain baserritik auzoko San Joan ermitarainoko errepidea itxi egin da.
Urola ibaiak eta udalerriko errekek ur-emari handia daramate eta, beraz, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak bidalitako prebentzio- eta larrialdi-neurriak erantsi dira.