pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“El Caserío” Zarzuela Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
08
Abe
2021

“El Caserío” Zarzuela Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Abenduaren 15ean, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxean

Zarzuela emanaldi batekin amaituko dugu urtea, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan, 
eta Jesus Guridi maisuaren “El caserío” eskainiko dugu.
 
“El caserio” XX. mende hasierako zartzuela da. Federico Romero eta Guillermo Fernandez-Shaw dira idazleak eta musika Jesus Guridi maisuarena da. Lehenengo aldiz 1926ko azaroaren 11n eskaini zuten Madrilgo Zarzuela antzokian.
Hiru ekitalditan banatzen den ohitura-komedia lirikoa da. Bertan, garai haietan euskal landa-auzo batean eramaten zen bizimodua azaltzen da. Libretoa antzerkia egiteko teknika ongi ezagututa egin da eta Guridi maisuaren musika euskal folklorean oinarritzen da, garai haietan ospetsuak ziren bestelako gaien interferentziarik gabe. Obra hau Guridi maisuak egin duen inportanteenetakoa da.
Ekintza Bizkaiko Arrigorri auzoan gertatzen da, Euskal Herriko alegiazko auzoa. Ohiko pertsonaiak ageri dira: apaiza, alkatea, idazkaria, indiano aberatsa, tabernaria,…. Estereotipatutako pertsonaiak dira guztiak eta hizkera berezia dute, euskarazko hitzekin eta ama hizkuntza hitz egiten ez dutenek erabiltzen ohi duten azentuarekin eta esapideekin. Obran argi azalduta geratzen dira euskal ohiturak, egunez egunekoa, folklorea eta idiosinkrasia. Familiaren baserria herrian eta gizakian ongi errotuta dauden antzinako baloreen gordelekua da.
 
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.
 

Albiste guztiak