Azaroko egutegiko lehiaketaren erantzuna: “Hilerria edo kanposantua”
Hilabete honetan 106 erantzun jaso ditugu eta horietatik 105ak erantzun zuzena eman dute.
Herriko komertzioetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren irabazlea MAITE IZQUIERDO izan da.
ABENDUKO orrian ere badago beste asmakizun bat.
Zer dela eta zer dela?
Hasieran luzea eta bukaeran laburra.
Ez buru, ez hanka, ez hezurra.
Hazi beharran txikituz doa.
Hau ez da gezurra;
edozer egin dezake,
etxea ala autoa,
zuhaitza ala egurra.
Atzamarretatik ihes,
egiten digunean
ematen diogu agurra.
laguntza edo arrastoa (gazteleraz): "Corazón de carbón y cuerpo de madera…"
Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.
Zorte on!