Abenduaren 1ean egingo da Latxartegi zinema-aretoan, 19:00etan
Hiri-antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko parte-hartze prozesuarekin jarraituz, datorren asteazkenean, abenduaren 1ean, herritarrek parte hartzeko aipatu prozesuaren 2. bilera egingo da. Bertan, idazketa-taldeak hartuko du parte, bere zuzendaritzaren ordezkariekin, eta udalerriaren egoerari eta baldintzatzaileei buruz egindako analisiaren laburpena azalduko du. Bileraren helburua, Legazpiko herritarrekin batera estrategia komunak bilatzea izango da.
Bilera horretan, beraz, honako hauei buruz egindako azterketaren emaitzak jorratuko dira:
- aplikatu beharreko lege- eta hirigintza-esparru guztiak,
- datu sozioekonomikoak eta etxebizitzari buruzkoak
- egungo baldintzatzaileen ingurumen-inplikazioak
- eta bileretan egindako proposamenei erantzungo zaie; eta, ondoren, iraileko proposamenak, galderak edo zalantzak aurkezteko epea emango da.
Informazio hau ere emango da:
- Hirigintza- eta ingurumen-izapidea eta parte hartzeko bide berriak
- HAPOren berrikuspen-prozesua hedatzeko web-atari berria abian jartzea: kontsulta-tresna iraunkorra emaitzazko dokumentuak modu zentralizatu eta antolatuan hedatzeko izango dena.
Bileran erabilitako informazio guztia eskuragarri egongo da prozesuaren berri emateko web-atari berrian.