Bakardadeen gaia Gizarte Foroaren hiru saioetan landuko da.
Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, berriz ekingo diogu, Gizarte Foroari.
Azkenaldi honetan bereziki kezkatzen gaituen gai bat jorratzeko helburuarekin gauzatuko da Gizarte Foroa: bakardadeak.
Helburua herritarrekin batera, gaur egun egiten diren ekintzak landu eta gaiarekin lotutako ekintza berriak sortzea da.
Hori dela eta, Gizarte Foroaren, hiru saio antolatu ditugu. Lehena azaroan, bigarrena urtarrilean eta hirugarrena otsailean.
Lehen saioa:
- Azaroak 29 (astelehena)
17:30-19:00
Kultur Etxean
Datorren asteleheneko saioa, Javier Yanguas, La Caixako pertsona nagusien zuzendariaren eskutik bideratuko da. Bakardadeen kontzeptua zer den definituko du, hitzaldi eta eztabaida baten bitartez.
Aldi berean, oso beharrezkotzat jotzen dugu gaian interesa duten herritarrek parte hartzea. Beraz, parte hartzeko gonbidatzen zaituztegu.
Animatu eta hurbildu bilerara!