18:00etan Euskal Herria plazan.
Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau aurten aurreratu xamar datorkigu, abenduaren 1ean, asteazkenez eta erronda formatua alde batera utzi eta ekitaldi finkoa egingo da Euskal Herria plazan (Eguraldi txarra balitz Azokan). Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Olazabal Institutuko ikasle batek hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.
Hona abestuko dituztenak:
SAN NIKOLAS
Nikolas Deuna ospean
Gazte gaztetandik |
Oin arinka goaz
Diruz urri gabiltza
ez daukagu deus |
SAN NIKOLAS SANTUA
San Nikolas santua
San Nikolas koronado |
A la una noche y día
SAN NIKOLAS TRISKILITRAS |
URTE BERRI BERRI
Urte berri berri
San Nikolas coronado
Aquí estamos cuatro |
Aingeruak gara
San Nikolas coronero
Aingeruak gara, |
DAUKANAK
Daukanak ez daukanari |
Gorostiagan bi, |
Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?
Bi ohitura nahasten dira:
- San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.
Kondairak dio,
ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei
urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.
Horregatik, gabon aurretik
umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da
hainbat tokitan
Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.
- Ikasleen artean gotzaina izendatzea,
Erdi Aroan Europan egiten ziren
zoroen festetetatik dator.
Hori da abesten diren letren zentzugabekeria
eta euskara-erdara nahastearen
arrazoia.