Legazpiko Udalak armairu bat jarriko du Euskal Herria plazan, Legazpiko saltokiek, azokako baserritarrek eta kontsumo taldeek bezeroei enkarguak merkataritza-ordutegitik kanpo eman ahal izateko.
Leihatila horiek eguneko 24 orduetan egongo dira erabilgarri, urteko 365 egunetan.
Sistema honek nola funtzionatuko duen azaltzeko asmoz, Udalak bilera batera deitu ditu interesa duten merkatariak. Bertan, aditu batek beharrezko azalpenak emango ditu eta zalantzak argituko ditu ere.
Legazpin dendaren bat baduzu, merkatuko baserritarra bazara edo kontsumo-talde bateko ekoizlea bazara, hurbil zaitez zerbitzu honen berri informazio jasotzera.
Noiz eta non izango da bilera?
- azaroaren 24an, asteazkenean
- 14:30etan
- Euskal Herria Plazako arkupeetan, pilotalekuaren ondoan.