Zeregin askotariko 3 peoi kontratatuko dira 6 hilabetetarako; lanaldi osoa.
Legazpiko Udalak sei hilabeteko eta lanaldi osoko kontratazioa egingo du. Zehazki, zeregin askotariko hiru peoi kontratatuko dira. LANBIDEN izena emateko epea azaroaren 15ean hasiko da eta azaroaren 26an bukatuko da.
Kontratatuko diren pertsonak lan gabe egon behar dute eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda. Horrezaz gain, gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan behar du peoi gisa.
Modu berean, hautaketa-prozesuan ez dira lehenetsiko 2019, 2020 eta 2021. urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu duten pertsonak.
Ondorengo loturan kontratatzeko baldintzak jasota daude