pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Zineak 100 urte Legazpin” erakusketa
10
Aza
2021

“Zineak 100 urte Legazpin” erakusketa

Doan ikus daiteke abenduaren 2ra arte, ostegun, ostiral, larunbata eta igandeetan

Doan ikus daiteke abenduaren 2ra arte, ostegun, ostiral, larunbata eta igandeetan

 

Joan den igandean, azaroak 7, alkateak, Luis Chillidarekin eta erakusketan parte hartu duen taldearekin batera, “Zineak 100 urte Legazpin” izeneko erakusketa inauguratu zuen. Erakusketa horretan, Legazpiko zinemaren historia kontatzen da pertsonen ikuspegitik, eta horiei esker, zinema errealitate bihurtu zen gure udalerrian, ‘Buen Pastor’ ikastetxeko zinema aretoan lehenik eta Ibai Ondo, Eslesa edo egungo Latxartegi zinema aretoetan ondoren, Zineklubaren 50 urteak ahaztu gabe.

Erakusketa Chillida Lantokiko “Fabrika” gunean jarri da ikusgai eta bertan ikus daiteke doan abenduaren 2ra arte,

  • Ostegun eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara
  • Larunbatetan, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara
  • Igandetan, 11:30etik 13:30era

Erakusketan, Lenbur Fundazioak eta Josean Larrea, Aurelio Gonzalez, Txakel Urarte eta Bittor Larrazak bildutako dokumentuak, argazkiak, kartelak eta objektuak agertzen dira. Eta horiek, gainera, 100 urtetik hona Legazpin zinema errealitate bihurtzea ahalbidetu duten herritar eta familia guztien laguntza paregabea izan dute.

Erakusketa “Fabrika” izeneko gunean jarri da, Lenbur Fundazioak oraindik inauguratu ez duen eta erakusketa honek ezagutzeko aukera ere ematen duen espazioa.

“Fabrika” guneak industria-iraultzaz hitz egiten du,  besteak beste, honako gai hauek aztertuz: asmakuntza teknologikoak, landa-gizarte batetik industria-gizarte batera igarotzea, immigrazioa, emakume langilea, enpresa-kapitainak, langile-mugimendua, etab. Horrez gain, gune horrek diskurtso generalista batetik industria-iraultza horren ondoriozko diskurtso zehatzetara igaro nahi du, eta diskurtso horietako bat, langileen aisiari dagokionez, zinema izan zen, batez ere 50. hamarkadakoa, Ibaiondo zinema aretoarekin, nahiz eta zinema urte batzuk zeramatzan gure artean ‘Buen Pastor’ ikastetxeko zinema aretoan.

Erakusketa honek, beraz, aukera paregabea eskaintzen digu, batetik Legazpin zinemaren 100 urteak ezagutzeko eta gogoratzeko, eta, bestetik, Chillida Lantokiko “Fabrika” gune berria bisitatzeko.

Ikusi erakusketaren argazkiak

Ikusi erekusketaren bideoa

Ikusi kartela

 

Albiste guztiak