Azaroaren 22tik abenduaren 5era
Topaguneak sustatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa egitea proposatu nahi diegu herritar helduoi. Izan ere, helduok euskaraz badakigu eta haurrei euskaraz egiten diegu baina ….. nola egiten dugu helduok gure artean?
Eskola-orduz kanpo haurraren zaintzaz arduratzen diren helduei eskatuko diegu ariketa egitea, izan kontratatu, lagun, guraso, senide, irakasle, begirale, entrenatzaile,…
Hasteko, euskararen transmisioan aditua den Paula Kasares gonbidatu dugu ekimenaren berri emateko eta helduon hizkuntza ohiturek haurrengan duten eraginaz ohartarazteko eta kontzientziatzeko.
Eguna: azaroaren 8an, astelehenean
Ordua: 18:00etan
Lekua: Kultur Etxeko Areto Nagusian
Hitzaldia euskaraz izango da
Legazpin bertan ere, ekimena bultzatzeko antolatu den batzordeak garranzia eman nahi dio, haurren inguruan, helduek egiten duten hizkuntzari, transmisio eta eredugarritasunari buruz ari garelako, eta azken urteotan testuinguru horretan egindako neurketek ezin garela lasaitu erakutsi digutelako.