pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urriako asmakizunaren erantzuna: Botak
07
Aza
2021

Urriako asmakizunaren erantzuna: Botak

Bide luzeak egiteko prest gaudenean janzten ditugu, euskararen aldeko bidea adibidez.

Bide luzeak egiteko prest gaudenean janzten ditugu, euskararen aldeko bidea adibidez.

 

Zer dela eta zer dela, zaldiaren kontrakoa egiten duena: estutu sokak eta martxan jarri; askatu eta bertan geratu. Ez zen erraza urriko asmakizuna baina batzuek asmatu duzue erantzuna: botak, bide zakar eta malkartsuetarako janzten ditugun oinetako bereziak.

Botak jantzita joan ohi gara euskararen aldeko jaietara ere: udazkenean, ikasturtea hastearekin batera, Kilometroak eta Nafarroa Oinez izaten dituguzain, aurreraxeagoEuskaraldia, eta udaberri aldera, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Euskal Eskola Publikoaren Jaia eta Korrika. Guztiak ere euskararen aldeko pausuak, euskararen normalizazioaren aldeko aldarriak jai giroan eginak.

 

Zenbat zor ote die jai horiei Legazpiko euskarak ere! Hona datu berri samar batzuk: 2011an egindako soziolinguistika ikerketaren arabera, legazpiarron %57  gara euskaldunak eta %21 ia-euskaldunak. Dirudienez, euskararen ezagutza goraka egiten ari da eta 35 urtetik beherako gehienek badakite euskaraz. Hezkuntza sistemari zor zaio nagusiki gorakada hori.

 

Erabileran egiten dugu huts, ordea, izan ere, 2016an egindako kale neurketaren arabera, 10 lagunetik 8k jakin badakite, baina 3k besterik ez dute erabiltzen. Beraz, legazpiarrok ahal baino gutxiago hitz egiten dugu euskara kalean.

Datu horiek kontuan hartuta, Udala aspalditik ari da Euskara Sustatzeko Ekintza Plana jorratzen eta horretarako, ekintza xume eta egingarriak sustatzen ditu. Hiru helburu estrategiko lortu nahi ditugu udal arduradunok. Batetik, euskararen ezagutza zabaldu nahi dugu, familia bidezko transmisioa erraztuz eta euskararen irakaskuntza sustatuz;  bestetik, erabilera areagotu nahi dugu, administrazioan, aisian eta kirolean, besteak beste; eta, hirugarrenik, kulturgintzan, publizitatean eta hedabideetan euskararen presentzia indartu nahi dugu.

 

Beraz, biderako egokiak diren oinetakoak aukeratzen ditugun bezalaxe, euskarari bidea errazteko neurriak hartu ditugu. Aurrerapauso handiak eman ditugu, eta normaltasunerako bidean goaz. Izan gaitezen bidelagun ibilbide zabal eta emankor honetan.

Albiste guztiak