Pedalari esker edukiontziaren estalkia oinarekin eraginez irekiko da.
Sasieta Mankomunitateak ROS ROCA SAU enpresari esleitu dio errefusa (edukiontzi grisa) eta organikoa (edukiontzi marroia) jasotzeko edukiontzietan pedalak jartzeko kontratua.
500 pedal inguru jarriko dira honako herrietan: Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Urretxu, Zegama eta Zumarraga.
Pedalaren helburua estalkia irekitzea izango da, oinaren eraginez. Pedalak edukiontzia erosoago irekitzeko aukera emango die erabiltzaileei, esku batean txartela edo giltza izanda, eta bestean utzi beharreko poltsa.
Pedala instalatu ondoren, edukiontzi hauen azpian lurrean zentratzeko gida edo zentratzaile bat lotuko da torlojuz, eta horren gainean jarriko da edukiontzia.
Zentratzaileak beti posizio berean lerrokatuta egotera behartuko du edukiontzia. Ontzietarako edukiontzi horien azpian ere jarriko da zentratzaile hori.
Pedalak azaroan jarriko dira.