Azaroaren 6an, larunbata, 12:00etan Euskal Herria plazan. Ondoren kalez-kale.
Urteak dira Legazpiko Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalaren enkarguz, Larrain Dantza eta Kapela Dantza kaleratzen dituela Santikutz jaietan, dantzazaleak diren herritarren partaidetzarekin.
Kapela Dantza, azaroaren 6an egingo da aurtengoan, bizi dugun egoera dela eta ezinezkoa izan baita zegokion datan egitea.
Emanaldian arituko dira Sustraiak Dantza taldeko dantzariak eta irailaren 8az geroztik ekitaldiko dantza pausoak ikasten aritu diren herritarrak dantzan eta Goiz-Deia Txistulari taldeko kideak musika jartzen.
Plazako ekitaldiarekin hasiko da eguna, 12:00etan (Eguraldiak lagunduko ez balu Azokan), eta ondoren kalez kale ibiliko da taldea erdigunean.