Azaroaren 6an, larunbata, 19:00etan Latxartegi Aretoan.
Sugarra piztu da ahots indartsuen loan…
Ilargi berriak.. Lagun zaharren ondoan
Gaztetxotan hasita, trikitixa txapelketetan aurkari, nahiz bikote gisa plazara salto egin, eta gerora Kepa Junkerarekin sei bat urtez hara-hona ibilitako zazpi Sorginak gara.
Etenaldi baten ondoren, suaren garrak irauten duela ohartu eta, ilusio handiz, proiektu berri bat jarri dugu martxan: NEOMAK.
Gure sustraien haria eten gabe, baina eraberrituta, Neomak hitzak dioen gisan,“ilargi berriak” eskaintzera gatoz.
Ahotsen presentzia nabarmenaz eta beti aldean izan ditugun trikitixa eta pandero ezberdinak uztartuz, folk estiloz jantzi ditugu bertsioak, zein gure abesti propioak, ordubete inguruko emanaldian.
Emanaldia doakoa izango da, eta sarrera librea izango da espazioaren edukiera osatu arte.
Musukoa derrigorrezkoa izango.
Latxartegi Aretoko ateak emanaldia baino 30 minutu lehenago irekiko dira, jende pilaketak ekidite aldera.
Ekitaldian ezingo da jan eta edan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diruz lagundutako emanaldia