Legazpiarrok herria garbi mantentzeko dugun konpromisoa aztertuko du.
Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, 2030erako Agenda Foroaren bilerei ekingo diegu berriro.
Gainera, azkenaldi hontan bereziki kezkatzen gaituen gai bat jorratzeko helburuarekin egiten dugu: legazpiarrok gure herria garbi mantentzeko dugun konpromisoa.
Herritarrekin batera landu nahi ditugu gaiari heltzeko ekintza edo estrategia berriak.
Hori dela eta, Agenda 2030eko Foroa antolatu dugu:
- Azaroak 3 (asteazkena)
- 17:30-19:00
- Kultur Etxean
Saioan gaur egungo egoera partekatuko dugu eta sortuko diren ideiak eta proposamenak jasoko ditugu.
Aldi berean, gaian interesa duten herritarren inplikazioa ere lortu nahi dugu. Hau da, aurrera begira garatuko ditugun ekintzak gauzatzen laguntzeko, horien zabalkundean esku bat botatzeko edo beste herritar batzuk gaian inplikatu daitezen lan egiteko prest dauden horiek.
Herritar horietako bat baldin bazara, etorri hurrengo asteazkenean eta hitz egingo dugu!
Bileran ikusiko dugulakoan!