pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Diru-laguntzak eskatzeko epea amaitzear dago!
28
Urr
2021

Diru-laguntzak eskatzeko epea amaitzear dago!

Musika-grabazioak egiteko eta eskola-materiala erosteko eskaerak, urriaren 31ra arte

Musika-grabazioak egiteko eta eskola-materiala erosteko eskaerak, urriaren 31ra arte

 

Musika-grabazioak egiteko eta eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko Legazpiko udalak atera dituen diru-laguntzak eskatu nahi dutenek urriaren 31ra arteko epea dute eskaerak egiteko: Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7.30-15.00).

 

Grabazioak egiteko

Grabazioen diru-laguntzen helburua, hain zuzen, musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da. Horretarako laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izan daiteke. Lehentasuna izango dute: lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek, adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek, eta euskaraz sortutako grabazioak.

Grabazioak egiteko diru-laguntzak:

 

Eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko

Derrigorrezko Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa burutzen ari diren ikasleen aitak, amak edo tutoreak eska dezakete diru-laguntza hauek. Legazpiko helbide berean egon beharko dute erroldatuta denek.

 

Helburua bikoitza du laguntza honek: seme-alabak eskolatzeak familiei eragiten dien gastuan laguntzea eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

 

Familia-unitateak dituen diru-sarreren arabera, 4 tarte daude eta familia ugariak ere kontuan hartu dira. Horrela, eskola-materiala erosteko 70 eta 140 euro arteko laguntzak emango dira seme-alaba bakoitzeko; ekipo informatikoak erosteko 100 eta  350 euro arteko laguntzak, familiako.

 

Gogoan izan eskola-materiala Legazpiko dendetan erosiko dela, eta ekipo informatikoak udalerritik kanpo, baina Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan.

Eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko diru-laguntzak:

 

 

Albiste guztiak