10 €-ko deskontuak 30 €-ko erosketak egitean, gehienez 5 bonu pertsonako
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Legazpira hurbildu da programari buruzko xehetasunak emateko.
Euskadi Bono Denda kanpainan parte hartuko duten hainbat denda bisitatu ondoren, hedabideen aurrean agertu da Koldobike Olabide Legazpiko alkatearekin eta Eric Galvez Merkataritzako zinegotziarekin batera. Oscar Valbuena, sozialisten udal taldeko zinegotzia ere bertan izan da.
#EuskadiBonoDenda Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak koordinatuta garatutako programa da, hiru lurralde historikoetako merkataritza-ganberen laguntzarekin.
Legazpiko Udalak kanpaina horren alde egin du, eta 18.450 euro gehiago jarri ditu, Legazpin atxikitako saltokiek deskontu-bonu gehiago izan ditzaten.
2020an, Legazpiko Udalak ere bat egin zuen kanpaina horrekin, 14.994 €-ko ekarpenarekin. 22 saltokik parte hartu zuten.
Euskadi Bono Dendaz gain, Legazpiko Udalak 40.000 € jarri ditu aurten 3K Bonuen udal programarako. 56 saltokik parte hartzen dute eta dagoeneko bonuen % 90 agortu dira.
Nola aprobetxa dezakezu?
- Gutxienez 30 € erosiz gero, 10 €-ko deskontua lortuko duzu.
- Programari atxikitako establezimenduetan bakarrik.
Legazpin hauek dira:BONO DENDA (euskadibonodenda.eus)
- Bonoa dendan bertan eskatu. NAN agiria erakutsi beharko duzu.
- Euskadin bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek jaso ditzakete bonu horiek
- Gehienez 5 bonu pertsonako.
- Bi alditan erabil ditzakezu zure bonuak:
-2021eko urriaren 27tik abenduaren 5era arte
-2022ko urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra.