Igandean, martxoak 1, goizeko 9etatik aurrera Euskal Herria plazan rallyan parte hartuko duten 59 ibilgailuen berifikazioak egingo dira.
Sari banaketa ere plazan bertan izango da arratsaldeko 8rak aldera.
Antolakuntzatik dei egiten dute ibilbidean zehar segurtasun neurriak errespetatzeko eta inguruak txukun mantentzeko.
Irudian aurkezpenean parte hartu duten ordezkariak.