Ostegunean, urriaren 28an, gazteak eta gurasoak deituta daude
Ikasturte berriarekin batera, Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak gazteaknahiz gurasoak gonbidatzen ditu Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzera emateko antolatu dituen “ate irekiak” saioetan parte har dezaten.
Hori dela eta, datorren ostegunean, urriaren 28an, goizean gazteak, eta, arratsaldean gurasoak daude deituta. DBHko 1. mailako ikasleak eskola orduetan etorriko dira: 10.30ean Olazabal institutua eta 11.30ean Haztegi ikastola. Arratsaldean berriz, 18.00etan gurasoen txanda izango da.
Bai goizeko saioetan eta bai arratsaldean, lanean ari diren profesionalak eta zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute.
11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzaile honetan, gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko eta lagunekin egoteko. Gainera, hezitzaileen laguntzarekin, udal-baliabide honek nerabezaroaren garapen egokia zaintzen du, egokiena izan dadin, are gehiago Covid-19aren eraginaren ondoren.
Nerabeentzako Zerbitzua gune segurua da, eta bertan indarrean dauden osasun-neurriak ezartzen dira. Horrela, zerbitzura bertaratzen diren guztiek musukoa daramate, gune guztiak behar bezala aireztatuta daude eta horien edukiera errespetatzen da.
Nerabeak dauden tokietan eskaintzen da zerbitzua, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan. Ondoren, horietako bakoitzaren ordutegiak zehazten dira, baita gurasoei arreta emateko ordutegia ere.
►Gurasoentzako arreta
ostegunetan: 11.00 – 13.00
►Gazte-txokoan
Asteazkena eta osteguna: 17.00-19.30
Ostirala, 15-18 proiektua: 16.00-18.30
Larunbata: 17.00-20.00
Igandea: 17.00-20.30
►Kalean
Asteazkena: 15.25-16.15
Osteguna: 16.00-17.00
Ostirala: 14.00-15.00/ 18.30-19.30
Larunbata: 20.00-21.00
►Sare sozialetan
Asteazkena: 16.15-17.00
Ostirala: 15.00-16.00
Larunbata eta igandea: 16.30-17.00