pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana?” tailerra, Kultur etxean
25
Urr
2021

“Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana?” tailerra, Kultur etxean

18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta

18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta

 

Datorren larunbatean, azaroak 6, Jone Zalduegik adimen emozionalari buruzko tailer bat eskainiko die 18 eta 30 urte bitarteko gazteei Legazpiko Kultur etxean honako izenburupean: Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana?.

 

Gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta gure emozioak kudeatzen jakitea.

 

Tailer honetan adimen emozionala landuko da. Norberaren emozioak identifikatzen ikasi, eta horiek modu egokian kudeatzeko estrategiak landuko dira.

Tailerra Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzanantolatu dugu, eta urriaren 28ra arte Legazpiko gazteek izango dute izena emateko lehentasuna. Egun horretatik aurrera, informazioa lurralde mailan zabalduko da.

Izena emateko epea azaroaren 4an amaituko da. Plazak bete ondoren, izena emango dutenekin itxaron-zerrenda bat osatuko da izen-emateen ordenari jarraituz; horrela, bajak egonez gero, plazak bete ahal izango dira.

 

Tailerra: “Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana?”

Emozioak identifikatu eta modu egokian nola kudeatu ikastearen garrantzia.

 

Eguna: Azaroak 6, larunbata, 10:30-13:30

Lekua: Legazpiko Kultur Etxea

Formatua:Aurrez aurre

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak:18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak

Trebatzailea:Jone Zalduegi, Emoki

Izena eman HEMEN!

 

 

Albiste guztiak