Duela bost urte Legazpiko Udalak bizikidetza mahaia eratu zuen, Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen artean, bakearen eta bizikidetzaren arloan hausnarketa eta ahalik eta adostasun zabalena bilatzeko asmoz.
Lan testuinguru honetan eta memoria partekatu bat sustatzeko helburuarekin, herrian gertaturikoaren Memoria jasoko zuen lan bat egitea eskatu zion mahaiak, Giza Eskubideen aldeko Argituz elkarteari duela hiru urte. Lan horren emaitza da “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ”1956tik 2021ra bitarte izan diren giza-eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostena.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Udaleko Bizikidetza Mahaia (EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, Legazpiko Berdeak + independenteak).
- Sabino Ormazabal eta Aintzane Gamiz. Txostenaren egileak eta Argituzeko kideak.
- Olatz Etxabe eta Sandra Carrasco (Motibazio politikoko indarkeriak eragindako biktimak), Maitena Salinas Kazetari eta Argituzeko kidearen gidaritzapean.
- Sustraiak eta Korosti Dantza Taldeak.
Ekitaldira bertaratzeko interesa dutenek gonbidapena eskatu beharko dute Kultur Etxean urriaren 18tik aurrera. Bakoitzak gehienez 4 sarrera hartu ahal izango ditu.
Sarrerak lortzeko ordutegia
- Urriaren 18tik 20ra: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00, Kultur Etxeko Harreran (Telefonoz erreserba daitezke 943 737202).
- Urriaren 21an10:00-13:00, Kultur Etxean. 18:00etatik aurrera Latxartegi Aretoko sarreran.