Parke Biososasungarrien helburua helduen osasuna hobetzea da, aire zabalean kirola eginez, gorputz-muskulaturako eremu jakin batzuk lantzeko diseinatuta dauden elementu bioosasungarriak edo gerontogimnasirako elementuak erabiliz.
Elementu horiek errehabilitazioko edo mantentze-lanetako ariketa fisiko leuna egitea errazteko diseinatuta daude, eta batez ere adinekoei zuzenduta daude, nahiz eta kirolariek eta gazteek ere erabiltzen hasi diren.
Zahartze osasungarriak duen garrantziaz jabetuta, eta osasuna hobetzen laguntzeko, Legazpiko Udalak parke bioosasungarri bat du Plazaola kalean.
Kirol-zerbitzuak parke bioosasungarria horren erabilera bultzatu nahi du. Horretarako, kirol-monitore bat jarriko da legazpiarren zerbitzura bi egun hauetan: urriaren 15ean eta urriaren 22an, 10:30etik 11:30etara:
Kirol-monitoreak parkean instalatutako aparatuen erabilera egokienari buruzko aholkuak emango ditu, horiek hobeto aprobetxatzeko eta erabiltzaileen osasunean behar bezala eragiteko.
Animatu parte hartzera!