pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Iraileko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: Perretxikoak
06
Urr
2021

Iraileko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: Perretxikoak

Onddoak eta perretxikoak. Zein da aldea?

Onddoak eta perretxikoak. Zein da aldea?

 

Uda joan zaigu, urte sasoirik estimatuena askorentzat. Udazkenak ere baditu, ordea, gauza ederrak, eta horien artean hain preziatuak ditugun perretxikoak. Horixe izan da iraileko asmakizunaren erantzuna. Zer ote, eta zer ote? Gizon txiki, txapel handi. Bai, perretxikoak.

Mendira joan, basoan sartu eta bat-batean horrelako altxor txiki bat topatu. Gauza gutxi dira horren pozgarriak. Perretxikozaleak ondo daki zer zirrara sentitzen duen barruan perretxikoa ikusitakoan. Urtero mendira jotzen dute zaleek perretxikoak egon litezkeela sumatu orduko. Asko edo gutxi biltzea beste kontu bat da, norberaren abileziaren, aukeratutako parajearen edota ‘kolpea’ non jo duenaren arabera.

Legazpin badugu perretxikozaletasunaren erakusgarri bat Nafarroa kalean: Onto-Beltz elkartea, 1974an sortua. Atzo alajaina! Aspalditik datorren zaletasuna da, bistan denez.

Asteburu mikologikoak ere antolatu izan dira Legazpin urte sasoi honetan. Estimatuen artean estimatuena izango da onddoa, tokian tokiko hizkeraren arabera, onto, ontto edo ondo izenez ere ezaguna. Edonon, gutizia bat.  

 

Baino Onddoak eta perretxikoak. Zein da aldea?

www.zainduzaitez.com webgunean diotenez, onddoek bi atal dituzte, bata, lurpean dagoena, eta bestea, batzuetan bistan geratzen dena. Ikusten ez dena beti hor dago eta hori da “onddoa”; “perretxikoa”, ostera, atera daiteke ala ez. Beraz, perretxikoa ikusten den  onddoaren atala da. Dena den, gure arteko hizkeran, “onddoa” perretxiko mota bati esaten diogu, eta “perretxikoak” era askotakoak dira.

Mikologiaz dakitenek perretxiko mota asko biltzen dituzte, eta baita jan ere, baina perretxiko biltzaile arrunta mota gutxi batzuk jasota zoriontsu izaten da. Agian hobe horrela, perretxiko mota batzuk toxikoak izanik, arrisku handia baitago baten batek kalte egitekoa itsu-itsuan janez gero. Beraz, zentzuari kasu egin: zalantza izanez gero, ez hartu, eta, batez ere, ez jan.

Inguruotan gehien biltzen diren perretxiko motak honakoak dira, besteak beste: onddoa, zizahoria, gibelurdina, txanpinoia, esnegorria edo niskaloa, lanperna eta kuletoa (amanita caesarea).

Erraza da perretxikozaleari antzematea: mendiko botak, makila (zuhaitz ipurdiak, sastraka azpiak eta orbela astintzeko), eta, batez ere saskia, eta patrikan labana zorrotza, perretxikoa behar den bezala mozteko.

Baina, non jaso? Korostiagan? Brinkola aldean? Hori, adiskideok, ezin esan. Perretxikozaleek txoko kutunak izaten dituzte, baina nekez esango digute non dauden. Ondoen gordetako sekretuetako bat izan ohi da hori. Esango digute asko ala gutxi dagoen, zer motatako perretxikoak dauden, perretxiko gaztea ala zaharra dagoen, baina nekez esango digute non bildu dituzten. Nork aireratzen ditu, ba, bere sekreturik handienak?

Ikasbileko artikulura “Perretxikoak eta onddoak: basoan sartzeko aitzakia polita” jo dezajezue

 

Albiste guztiak