pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urriaren 4an, ikasgela irekiko da
30
Ira
2021

Urriaren 4an, ikasgela irekiko da

Lehen aldirako txartelak irailaren 30etik aurrera eskatu ahal izango dira

Lehen aldirako txartelak irailaren 30etik aurrera eskatu ahal izango dira

 

Legazpiko Udalak ikasgela irekiko du 2021-2022 ikasturtean.

Irekiera hori 2 alditan gauzatuko da.

Bata, urriaren 4tik otsailaren 4ra arte eta bestea, otsailaren 14tik uztailaren 1era arte.

Lehen aldirako txartelak irailaren 30etik aurrera eskatu ahal izango dira, eta urriaren 4tik aurrera egongo dira eskuragarri. Bigarren aldirako txartelak, berriz, 2022ko otsailaren 10etik aurrera eskatu ahal izango dira.

Horrela, udalak otsailaren 4tik 10era arte txartel guztiak jaso eta berriro programatuko ditu, ikasturtearen bigarren aldian eskuragarri jartzeko.

Pasa den uztailean, ikasturtea eta ikasgelako denboraldia bukatu zenean, Udalak prestatutako galdetegi bat bete zuten ikasgelako erabiltzaileek.

Egindako ekarpenak eta hobetzeko proposamenak aztertu dira eta neurri batean kontuan hartu dira.

 

Ikasturte honetako eskaintza

Udalak, hasiera batean, Interneterako konexioa duten banakako 16 ikaspostu prestatu ditu Saturnino Telleria kaleko 1. zenbakian. Ikaspostuen kopurua gehitu ahal izango litzateke, Covid dela-eta ezarritako edukieraren arabera.

Gogoan izan zerbitzu hau 18 urtetik gorako pertsonak erabili ahal izango dutela, udalerrian erroldatuta daudenak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (hau da, heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak).

Ordutegia honako hau da:

- Astegunetan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara;

- Asteburuetan, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 9: 30etik 20:00etara.

Ikasgela erabiltzea eskatzen duten pertsonek konpromisoa hartzen dute ezarritako jarraibideak errespetatzeko. Jarraibide horiek lotura zuzena dute ikasgelaren erabilera propioarekin eta COVID-19 kutsatzea prebenitzeko hartu beharreko osasun-neurriekin.

 

Lehen aldirako txartelak

Lehen aldirako txartelak irailaren 30etik aurrera eskatu ahal izango dira. Lehen aldi hori urriaren 4tik otsailaren 4ra bitartekoa da.

Horretarako, eskaera orokorra bete eta entregatu beharko da, irakaskuntza arautua egiten ari dela egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara, edo, bestela, Udalaren web-orriko Egoitza Elektronikoan aurkeztu (horretarako, beharrezkoa da B@kQ txartela izatea).

Dokumentazioa aztertu ondoren, eskatzaileek onespen-mezu bat jasoko dute, eta Kultur Etxeko harreratik pasa beharko dute ikasgelako txartela jasotzeko, betetzeko konpromisoa hartzen duten jarraibideekin batera.

Txartelak Kultur Etxeko harreran entregatu beharko dira, lehen aldiaren amaieran, edo lehenago, erabili behar ez badira, hurrengo aldirako prestatu ahal izateko.

Ikasgelaren erabiltzaile egitea, prozedura fitxa

 

Albiste guztiak