Urriaren 1etik 22ra, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.
Ez da lehen aldia Alberto Velasco legazpiarrak bere lanak ikusgai jartzen dituena Legazpiko Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan.
Margo-lanekin hasi bazuen ere bere ibilbidea, ikusi dugu urte hauetan nola joan den poliki-poliki eskulturara gerturatzen, nahiz eta beti erabili izan dituen egur, burdin,… “hondakinak” bere lanetan.
Oraingoan 20 lan aurkeztuko dizkigu, guztiak eskulturak, material, forma eta koloreak uztartuz sortuak.