Jokin Telleria Telleria (Beasain) izan zen irabazle eta herritarren saria Iñaki Zabaleta Sanpedrok (Idiazabal) eraman zuen.
7 margolarik erantzun zioten
Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak
joan den irailaren 25erako
egin zuten deialdiari.
Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak,
eta erakusgai egon ziren arratsaldeko 5:00ak arte
Udaletxe aurrean.
Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen
Hauek izan ziren sarituak:
1.-Jokin Telleria Telleraia (Beasain)
2.-Alepio Ruano Gonzalez (Castro Urdiales)
3.-Esteban Oroz Aizpun (Eibar)
Herritarren saria:
Iñaki Zabaleta SanPedro (Idiazabal)
Herritarren saria aukeratzeko,
86 herritarrek eman zuten bozka,
eta herritarren gustukoenak sarituak izan zirenez,
eta oinarrietan jasotakoa betez, lan batek ezin zuela sari bat baino gehiago jaso,
4. lanik bozkatuenak eraman zuen herritarren saria.