Urriaren 1ean, Zine Klub saioa, izango da 19:00etan.
“Kutxa bira, herriz herri euskara oinarri” dokumentala eskainiko da Lekanazpi elkartearekin elkarlanean. Zuz: Iban Garcia eta Amaia Renobales.
Ostiralean, urriak 1, “Zine Klub Legazpi Elkarteak” zine denboraldi berriari emango dio hasiera. Denboraldi berri hau elkartearen 50. urteurrenekoa izango da
Covid 19ak baldintzatuta jarraituko du Latxartegi Aretoak,
edukiera %75era murriztuta, sarrera eta irteera mailakatuarekin, eskuak garbitu beharra, maskara jarrita edukitzearen derrigortasuna, distantzia mantendu beharra,…
Latxartegi Aretora gerturatuko diren guztiei eskatu nahi zaie,
Aretoan bertan ikusgai jarriko diren arauak jarraitu eta errespetatzea.
Edozein ekitalditan ohikoak diren baldintza hauez gain,
Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta egongo da.
Asteburuko zine karteldegia honako filma hauekin osatuko da:
- 2, larunbata:“ A todo tren dirección Asturias”. Zuz.: Santiago Segura. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.
- 3, igandea:“Sevillanas de Brookling”. Zuz.:Vicente Villanueva.19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
Denboraldi berri honetan zine emanaldien prezioak mantendu egingo dira:
Haurren saioak: 4€
Zine-Klub eta saio komertzialak: 6€
Hona urrirako prestatu den programazioa:
- 8, ostirala: ”El chico”. Zuz.: Chales Chaplin. 20:30ean Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarrarekin Azokan).Zine-klub saio berezia, elkartearen 50.urteurrena dela eta.
- 10, igandea:”Nora”. Zuz.: Lara Izagirre. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
- 16, larunbata:“Oltxiak”. Zuz.: Toby Genkel, Jens Mølle. 17:00etan. Euskaraz. Haurrentzako saioa.
- 17, igandea:“Benedetta”. Zuz.: Paul Verhoeven. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
- 24, igandea:“Maixabel”.Zuz.: Iciar Bollaín. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
- 29, ostirala:“Quo Vadis, Aida”. Zuz.: Jasmila Zbanic:. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Zine-klub saioa.
- 31, igandea:“Madres Paralelas”. Zuz.: Pedro Almodóvar:. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.