pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bartzelonako Diputazioak “2030 Agendaren 6 urte” mintegira gonbidatu du Legazpi
25
Ira
2021

Bartzelonako Diputazioak “2030 Agendaren 6 urte” mintegira gonbidatu du Legazpi

Alkateak web mintegiko elkarrizketa-mahaian hartuko du parte hilaren 27an, astelehenean

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Geberal Batzarrak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuen.
 
Bartzelonako Diputazioak 2030 Agendaren 6 urte hauek ospatu nahi ditu eta “2030 Agendaren 6 urte: berreraikuntza jasangarri baterantz” izeneko web mintegia antolatu du. 
 
Mintegiaren egitarauak elkarrizketa-mahai bat aurreikusten du izenburu honekin: “Tokiko mundua eta 2030erako aukerak: berreraikuntza jasan-garrirantz” eta Legazpiko Udala gonbidatu du bertan parte hartzera.
 
Elkarrizketa-mahaiak ordu eta erdiko iraupena izango du, eta honako hauek osatuko dute: Nuria Parlon i Gil (Bartzelonako Diputazioko laugarren presidenteordea eta Partaidetza Politikak, Agenda 2030 eta GJH-rako Diputatua eta Santa Coloma de Grameneteko alkatea), Carlos Martinez Minguez (Soriako alkatea) eta Koldobike Olabide (Legazpiko alkatea). Moderatzailea: Agustí Fernández de Losada, Phare-Territorios Globales erakundearen bazkide sortzailea. 
 
Elkarrizketa-mahai horrek honako gai hauek izango ditu ardatz: zenbateraino hobetu du 2030 Agendak politika publikoen kalitatea?, Zer eginkizun izan behar dute hiriek berreskuratze-prozesuetan? Gaitasuna al dute hiriek pandemiak agerian utzi duen krisi multidimentsionalari erantzun eta konponbide eraginkorrak emateko eta horiek aurrera eramateko? Edo, zer muga dituzte tokiko gobernuek prozesu horiek ziurtatzeko?
 

Albiste guztiak