Azkeneko asteetan hainbat abisu jaso ditugu, gure auzoetan arratoiak daudela adieraziz.
Udalak izurriteak kontrolatzeko zerbitzu bat du kontratatuta. Zerbitzu horrek arratoientzako pozoia erabiltzen du haiek ikusi edo habiak daudela antzematen diren lekuetan. Esku hartze horren helburua arratoien ugaltzea kontrolatzea da.
Arratoien aurkako borroka eta haien kontrola benetan eraginkorra izan dadin, arratoientzako pozoia erabiltzeaz gain prebentziozko neurriak hartu beharra dago, arratoien ugaltzea eta kokatzea lagunduko duen ingurunea sor dadila saihesteko.
Arratoien ugaltzea saihesteko eta haiekin bukatu ahal izateko, Udalak laguntza eskatu nahi die legazpiarrei, arratoiena izurritea bilakatu ez dadin.
Hona hemen herritarrei lehenbailehen hartzea eskatzen dizkiegun prebentziozko hainbat neurri:
- Ez utzi zure etxeko animalien janari-hondakinak etxebizitzatik kanpo eta zaindu bereziki horrelakorik ez uztea gauetan.
- Zure etxeko animaliei janaria etxebizitzatik kanpo eman behar badiezu, emaiezu janari lehorra.
- Erretira itzazu zure etxeko animalien janari-ontziak.
- Ez utzi janarien poltsak zure etxebizitzatik kanpo.
- Ez bota edo utzi janaria edo edozein motatako janari-hondakinak bide publikoan.
- Zure etxetik gertu arratoiak daudela antzeman edo ikusiz gero, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan edo deitu horren berri ematera eta, ahal izanez gero, arratoia nondik atera den edo non gorde den zehaztu.