Pandemiaren eten aldiaren ondoren, udaletxeko plazan elkartuko gara, goizeko hamar t’erditan.
Eguraldiaren arabera, bi aukera egongo dira:
- EGURALDI ONAREN KASUAN: ohiko ibilbideak gauzatuko dira.
- EGURALDI TXARRAREN KASUAN: ariketa fisikoa gauzatuko da.
Jarduera honetan parte hartzera animatzen ditugu ostegunetako goizak elkarrekin gozatzeko gogoa duten herritar guztiak. Solasean eta lagun berriak eginez, paseo osasungarriak emango ditugu.
Ostegunetan, 10:30ean, elkartzen gara udaletxeko plazan, “oilarra” dagoen lekuan.
HURBIL ZAITEZTE!!