pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irailaren 24an bukatuko da Hiri-antolamenduko Plan Orokorrari buruzko zalantzak, galderak edo proposamenak jasotzeko epea
18
Ira
2021

Irailaren 24an bukatuko da Hiri-antolamenduko Plan Orokorrari buruzko zalantzak, galderak edo proposamenak jasotzeko epea

Web-orrian eskura daiteke informazio-saioei eta horietan planteatutako gaiei buruzko informazioa

Hiri-antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) herriko hirigintza planifikatzeko tresna da. Lurraldea antolatzea du helburu, lurzoru mota bakoitzari aplikatu beharreko araubidea zehaztuz. Era berean, behar diren udal-ekipamenduak eta horietarako lurzoru-erreserba definitzen ditu.

2008. urtekoa da Legazpin indarrean dagoen HAPOa, eta, beraz, Udalak abian jarri du udalerriko hirigintza-plangintza orokorra berrikusteko prozesua.

 

Irailaren 6, 7, 8 eta 9ko informazio-saioetan, 2008an onartu ziren eta garatu gabe dauden jarduerak berrikusi ziren.

4 bilera horietako bakoitzari buruzko informazioa, baita herritarrek bertan egindako ekarpenak ere ikusteko, hurrengo taulan, bilera bakoitzaren aurkezpenaren testu gorrian klik egin.

 

Aurkezpenak

EREMUA

DATA

ORDUA

TOKIA

 

Laubide-Urtatza-San Juan Aurkezpena

  • Laubide-Urtatza-

San Juan

Irailaren 6a

(astelehena)

19:00

KULTUR ETXEA

ARETO NAGUSIA

Itxaropen-San Ignazio

Aukezpena

  • Itxaropen-San Ignazio

Irailaren 7a

(asteartea)

Erdigunea-Elbarrena

Aurkezpena

  • Erdigunea-Elbarrena

Irailaren 8a

(asteazkena)

Telleriarte-Brinkola

Aurkezpena

  • Telleriarte-Brinkola

Irailaren 9a

(osteguna)

 

Gogoan izan zalantzak, galderak eta ekarpenak bidaltzeko epea (diagnosi-fase honetan) irailaren 24an amaituko dela.

Informazio hori eta 4 informazio-saioetan jasotako ekarpenak Udalak HAPO berrikusteko kontratatu duen idazketa-taldeak aztertuko ditu. Ondoren, beste informazio-bilera bat deituko da azaroan eta jasotako zalantza, galdera edo ekarpenak erantzungo dira

Egin zure ekarpena 

 

Albiste guztiak