Jarduera guztiak doakoak dira eta ezinbestekoa da erregistratzea, eta hori jarduera hasi baino 2 egun lehenago ere egin daiteke.
Urola Garaiko Berdintasun Arloak abian jarri du urritik abendura gauzatuko den Urola Garaiko Jabetze Eskolaren jarduera-programa.
Jarduera horien artean honako talde finkoak daude: (1) Zahartze atsegintsua, (2) Emakume musulmanen ahalduntzea eta alfabetatzea, (3) Emakume zaintzaileak, (4) SUA, emakume migratuak eta (5) Gure burua maitatuz. Talde horiez gain 5 tailer antolatu dira.
Gainera, berritasun gisa, adineko emakumeentzako gunea sortu da. Gune edo espazio horretan adineko emakumeen parte-hartzea sustatu nahi da, ikuspegi feministatik eta haien bizi-esperientziak baloratuz. Bi jardunaldi proposatzen dira: (1) Identitatea eta adinkeria, eta (2) Sexualitatea eta plazerra.
Jardueretan izena emateko:
- Mezu bat bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora
- edo deitu 943 252389 telefono-zenbakira