pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kiroldegiko abonatuek beste udalerri batzuetako instalazaioak eta ekipamenduak erabil ditzakete
17
Ira
2021

Kiroldegiko abonatuek beste udalerri batzuetako instalazaioak eta ekipamenduak erabil ditzakete

Irailaren 15etik aurrera martxan dago Mugiment Kirol Txartela Bikuña kiroldegiko urteko abonatuentzako

Mugiment Kirol Txartela Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Foru Aldundiek bultzatutako proiektu bat da, honako helburua duena: kirola sustatzea eta kirol-eskaintza handitzea ekimenari atxikitako udalerrietako kirol-instalazio eta -ekipamenduetako abonatuentzat.

Udalak joan den uztailean sinatu zuen Mugiment Kirol Txartelera atxikitzeko hitzarmena. Hitzarmen horri esker, urteko abonua duten pertsonak 95 euskal udalerritako kirol-instalazioetara sar daitezke, kostu gehigarririk gabe eta udalerri bakoitzaren erabilgarritasunaren arabera.

 

Zer egin behar dut Mugiment Kirol Txartela erabiltzeko?

Mugiment Kirol Txartela txartel birtuala da. Hortaz, ezinbestekoa da KirolTxartela Mugiment app-a instalatzea. App hori eskuragarri dago GooglePlay eta App Store-n. Instalatu ondoren Mugiment Kirol Txartela eskatu behar da.

Aplikazio horren bidez, beste udalerri batzuetan zer instalazio dauden libre ikusi ahal izango da, eta erreserbak egin ahalko dira instalazio horietara sartzeko.

Hauek dira ekimenari atxikitako udalerriak: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Amurrio, Arrasate, Arrigorriaga, Azpeitia, Bakio, Basauri, Barakaldo, Bergara, Bermeo, Berriz, Bilbao, Deba, Derio, Durango, Eibar, Elgoibar, Elorrio, Erandio, Ermua, Eskoriatza, Etxebarri, Gernika, Getaria, Laudio, Lekeitio, Lemoa, Markina-Xemein, Mendaro, Mundaka, Mungia, Muskiz, Mutriku, Oñati, Orio, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Soraluze, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zamudio, Zestoa, Zierbena, Zumaia eta Zumarraga.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Bikuña kiroldegiarekin: 943 731243

Albiste guztiak