Legazpik Europako mugikortasunaren Astearekin bat egin du, honako jarduera hauekin:
- Junetorri doan: irailak 17- 24
Mugikortasunaren Astean JUNETORRI doan erabili dezakezu!
Herri barruko joan-etorrietan normalean autoa erabiltzen baduzu, proba ezazu Junetorri zerbitzua.
Erosoa, merkea eta jasangarria da.
- Tailerra. "Apaindu zure bizikleta"
Anima zaitez eta zatoz zure bizikletarekin!
- Osteguna, hilak 16, 17:00 – 19:30 Euskal Herria plazan
- Ostirala, hilak 17, 17: 00-19: 30, Laubide kalean
- Larunbata, hilak 18, 11: 00-14: 00, Euskal Herria plazan.
3 saioak Azokan egingo dira.
Tailer horiek Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarekin elkarlanean antolatu dira, eta Europako Batzordearen ekimenaren barruan daude, "Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua" ardatz hartuta.
- Bizikleta martxa (etenda):
Azkenik, aurten, pandemia dela eta, bizikleta martxa ez dela egongo gogorarazi nahi dizuegu.
2022an berriro izango dugu!