Libe Andueza legazpiarrak, 2010 urtean egin zuen bere lehen marrazkia.
Marrazki horren inguruan, Maitagarrien ipuinak egin zituen. Oso esperientzia polita izan arren, ipuinen salmenta aurrera eramatea zaila gertatu zenez, ibilbidea aldatzea erabaki zuen formaketa desberdinak eginez.
Marrazteko teknika hobetu asmoz, kurtso desberdinak egin zituen: konposizioa, koloreak, maketazioa, ilustrazioa eta marrazketa digitala.
Formakuntzetan ikasitakoa aplikatu nahian, Ilustrazioak egiten hasi zen.
Eta froga desberdinak egin ondoren, bere estilo pertsonala definitu zuen ondorengo egitura jarraituz:
-Pertsonai ezagunak marrazten: Alicia, Mary Poppins, Mujercitas…
-Gustoko hirietan kokatuak: Donosti, Nueva York, Londres...
-Eta amaitzeko, pertsonai bakoitzeko Ilustrazio bilduma bat prestatzen du.
Bere hurrengo proiektua, koloreari buruzko liburu bat izango da.
Teoria, praktika eta ilustrazioak erabiliz, kolorearen inguruan gai desberdinak aztetuko ditu. Amaitzean argitaratzea gustatuko litzaioke.
Irailaren 10etik 24ra Kultur Etxean ikusgai izango den erakusketan, 10 urte hauetan egin dituen marrazkiak jarriko ditu ikusgai.
Oso lan polita ikusteko aukera izango duzue, eta gustokoa izango duzuen esperantza dugu.