Irailaren 3an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren
Legazpiko txikizkako merkataritzan eta mikroenpresetan kontsumoa sustatzeko
3K Bonuen programa arautzen duten oinarriak eta deialdia.
Gehienez 10 lanpostu dituzten saltoki eta enpresak
atxiki daitezke programa honetara.
Epea irailaren 17an amaituko da, 15:00etan.
Horretarako, honako hauek aurkeztu behar dituzte:
- Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren egiaztagiria
Pertsona fisikoek eskabidea aurkezteko bi moduren artean aukeratu ahal izango dute:
- Aurrez aurre, Legazpiko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
- Edo telematikoki, Legazpiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez
Pertsona juridikoek modu telematikoan aurkeztuko dute eskabidea Legazpiko Udalaren egoitza elektronikoan
Informazio gehiago:
- Inma Hernandezekin harremanetan jar zaitezke:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
T: 688 89 97 06