pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agorreko Santikutz Jairik ez da izango aurtengoan ere
06
Ira
2021

Agorreko Santikutz Jairik ez da izango aurtengoan ere

Iraileko Kultur egitaraua indartu da, kale ekitaldiz.

Aurtengoan ere ez da Agorreko Santikutz festarik izango.

Baina egun horiek oharkabean pasa ez daitezen,

udalak herriko kultur eragileekin elkarlanean,

iraileko Kultur egitaraua indartu du,

kaleko kultur ekitaldiak antolatuz,

berezki agorreko jaiak izango liratekeen egun horietan.

 

Hona asteburu horretako egitaraua:

 

10, OSTIRALA

19:00etanBERTSO SAIOA: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Ane Beloki eta Aner Piritz, Gai jartzaile: Mikele Arizkorreta.Bertso-Olariak elkarteak sustaturik. Euskal Herria plazan.(Eguraldi txarra balitz, Azokan)

 

11, LARUNBATA

12:30etan Alaitasuna Errondailaren emanaldia kalez-kale, 14:00ak arte.

18:30ean “Erromeri ibiltaria”, Korosti Dantza taldearen eskutik. Herriko kaleetan.

 

12, IGANDEA:

9:00etan Goiz Deia Txistulari taldearen goiz eresia Herriguneko parkeetan.

12:30ean Haurrentzako ikuskizun musikala: “Ametsen urtebetetzea”. Kantu kolore taldearen eskutik. Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarra balitz, Azokan)

18:00etan Legazpi Musika Bandaren emanaldi ibiltaria, erdigunean.

 

Baina kaleko ekitaldi finkoek ere, eremu mugatuetan izan behar dutenez, ikusle guztiak eserita, eta edukiera mugatuarekin, Bertso Saiorako eta Haur eta familientzko ikuskizun muusikalean parte hartzeko gonbidapenak Kultur Etxeko Harreran eskuratu beharko dira, irailaren 7tik 10era bitartean. Gehienez ere 4 gonbidapen banatuko dira pertsonako.

Espazioetako ateak, ekitaldi hasiera baino 30 minutu aurretik irekiko dira,

sarreretan pilaketak ekiditeko asmoz.

 

Ekitaldi ibiltarietarako berriz, pertsonen arteko segurtasun distantzia mantendu eta musukoa jarrita izatea derrigorrezkoa izango da.

Albiste guztiak