pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?
04
Ira
2021

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Udalak galdutako objektuen zerbitzua dauka 

 

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

 

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

 

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010 

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

 

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

 

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

Ikusi objetuen zerrenda

Albiste guztiak