Urteak dira Legazpiko Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalaren enkarguz, Larrain Dantza eta Kapela Dantza kaleratzen dituela Santikutz jaietan, dantzazaleak diren herritarren partaidetzarekin.
Aurtengoan ere bi ekitaldiak mantenduko dira, hori bai aldaketekin.
Larrain Dantza maiatzaren 3an egin zen, baina dantza taldeko kideak bakarri aritu ziren. Kapela Dantza berriz, azaroaren 6an egingo da aurtengoan, bizi dugun egoera dela eta ezinezkoa izan baita zegokion datan egitea.
Eta, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izanik ekitaldi honetan, ikastaro-entseguak antolatu dituzte.
Lehen saioa irailaren 8an, izango da Sustraiak dantza taldearen egoitzan, 20:15ean, eta azaroaren 6ra bitarteko asteazkenetan, 20:15ean, eta larunbatetan, 17:00etan izango dute jarraipena.
Dantzak ikasi nahi dituen orok ateak irekita izango ditu, eta egun horietakoren batean lokalera azaltzea besterik ez du izango.
Dantzatzen duen herria bizi da!!!!