50 euroko saria eramango du, herriko dendaren batean erosketak egiteko
Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian urteak eta urteak zerbitzua eskaintzen daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke. Erantzuna, berriz, web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda eman ahal izango da.
Dagoeneko egin dute urteko lehenengo galderari dagokion zozketa; alegia, urtarrilari dagokiona. Hauxe zen galdera: Zein denda ireki zuten 1972. urtean Patrizio Etxeberria kalean? Erantzun zuzena, hain justu, Andere Arropa denda da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Jaione Agirre izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko dendaren batean erosketak egiteko.
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da otsailari dagokion galdera: Non saldu ziren aurrenekoz Legazpin “Crystal” galtzerdiak?