Hiri-antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) herriko hirigintza planifikatzeko tresna da. Lurraldea antolatzea du helburu eta beste batzuen artean, behar diren udal-ekipamenduak eta horietarako lurzoru-erreserba definitzen ditu.
Indarrean dagoen Legazpiko HAPO 2008. urtekoa da, ondorioz, Udalak abian jarri du udalerriko hirigintza-plangintza orokorra berrikusteko prozesua.
Legazpiren etorkizuna elkarlanean diseinatuko dugu agente guztiekin: herritarrekin, gizarte-erakundeekin, elkarteekin, enpresekin eta tokiko merkataritzarekin. Horretarako, herritarren iritzia funtsezkoa da HAPO berrikusteko prozesuaren hasieratik.
Irailaren 6, 7, 8 eta 9an, informazio-bilerak egingo dira Kultur Etxean. Bilera horietan HAPO zer den azalduko da.
Informazio-bileren ondoren, proposamenak, galderak eta abar aurkezteko epe bat irekiko da. Epe hori irailaren 24an amaituko da.
Parte hartzen duten guztien artean 50 €-ko erosketa-bonu bat zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiltzekoa.
Informazio-bileretan erabilitako informazio guztia, bai eta irailaren 24ra arte egindako galderak eta proposamenak ere, Udalaren web-orrian jarriko dira ikusgai.
Gure udalerrian 4 eremu zehaztu ditugu eta bilera bakoitzean horietako bakoitzarekin lotutako gaiak jorratuko dira:
EREMUA |
DATA |
ORDUA |
TOKIA |
|
Irailaren 6a (astelehena) |
19:00 |
KULTUR ETXEA ARETO NAGUSIA |
|
Irailaren 7a (asteartea) |
19:00 |
KULTUR ETXEA ARETO NAGUSIA |
|
Irailaren 8a (asteazkena) |
19:00 |
KULTUR ETXEA ARETO NAGUSIA |
|
Irailaren 9a (osteguna) |
19:00 |
KULTUR ETXEA ARETO NAGUSIA |