Urtero bezala, ohikoa da Bikuña kiroldegiak ateak ixtea egun batzuetan. Aurten ere abuztuaren 16tik abuztuaren 18ra egongo da itxita, beraz, abuztuaren 19an irekiko ditu ateak.
Itxita dagoen bitartean, ur bero sanitarioko deposituak garbitu eta desinfektatu egingo dira, eta legionella-tratamendua egingo da aldageletan eta dutxetan.