Otsailaren 20ra arte 'Indoor txirrindularitzan' jardutera gonbidatuko dituzten herritarrak
Norbaitek 'Indoor txirrindularitza' zer den jakin nahi badu eta probatzeko prest badago, horretarako aukera emango diote Bikuña Kiroldegian. Izan ere, Legazpiko Kirol Patronatuak bultzatuta, 'Indoor txirrindularitzan' jarduteko gonbidapena egin die herritarrei. Interesa dutenek saio bateko edo biko proba egin ahal izango dute, hilaren 20ra arte.
Bestalde, kiroldegian bertan datozen egunotan izango diren ekintzei begira, nabarmentzekoa da otsailaren 21ean, larunbata, goizez, "Ziklon Day" izenekoa egingo dutela; alegia, ziklo
indooreko Master Class baten modukoa. Egun horretarako, 40 lagunentzako bi talde eskaini dira.
Era berean, hilaren 21ean, Igeriketako Neguko Txapelketa jokatuko da Legazpiko igerilekuan. Ondorioz, itxita egongo da bai goizez bai arratsaldez.
Bestalde, hasi da Pilota Txapelketa Herrikoia, eta Urbeltz pilotalekuan jokatuko dituzte hainbat eta hainbat partida.
Hilaren 27an, berriz, ostirala, pultsometroa erabiltzen ikasteko tailerra egingo da,
indoor txirrindularitzako eskola baten bitartez, kiroldegian bertan.
Eskola kirolak, berriz, aurreikusita duen ohiko egutegia izango du.