pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabiria-Legazpi denboraldiko lehen rallysprinta
05
Abu
2021

Gabiria-Legazpi denboraldiko lehen rallysprinta

70 talde inguru hartuko dute parte hain ezaguna den frogan.

Rallysprint denboraldia igande honetan hasio da Lagun-Artea eskuderiak antolatzen duen Gabiria-Legazpi Rallysprintarekin. 70 talde inguru hartuko dute parte hain ezaguna den frogan.

 

Datorren igandean, abuztuaren 8an, rallysprint denboraldi berri bat hasiko da Euskadin Gabiria-Legazpi rallysprintaren XXIII. edizioarekin. Gabiriako Korta erretegitik abiatu eta Legazpira Motxorro gainetik iristen den 6.650 metroko tarte selektiboa pilotuen eta zaleen gustukoa da; izan ere, pilotuak ahalik eta gehien ikusteko irrikaz daude, pasabide bakoitzean kronoak hobetzen saiatzeko. Azken edizioetan ikusi dugunez, tartea asfaltatu egin denez, denborak asko hobetu dira; izan ere, errekorra 2019ko ediziotik; 4: 06.588 da.

 

PARTAIDETZA PAREGABEA

 

Iokin Agirre, Asier Aldalurekin Rallysprinteko egungo Euskal txapelduna izango da zerrendaburua BMW M3 batean, eta pilotu mordoa egongo da lehian. Hasera batean arerio nagusiak, azken probetan zuten akatsa aurkitu eta gainditu dutenez, Ivan Muñoz eta Igor Izaguirre dira, Ford Fiesta N1 batekin. Pablo Diez kantabriarrak, Diego Cruzekin batera, lehen aldiz hartuko du parte Gabirian, Skoda Fabia R5rekin. Roland Holke eta Iñigo Fernandez berriro Citroën DS3 N5rekin lehiatuko dira.

Partaidetzako ezusteetako bat Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Alaitz Urkiolak osaturiko bikotea da. BMW M3 E46 batean parte hartzen ari dira eta Gabiriako lur zati azkar eta zabalera oso ondo egokitzen dena eta ezustekoa eman dezakeena. Txapela irabazteko hautagaien zerrendarekin amaitzeko, Joseba Lasa-Maitane Martiarena dugu, oso azkarrak beti BMW M3ekin, Aitor Aristregui-Iker López Mitsubishi EVO IX batekin eta Jon Etxeberria legazpiarra Robert Garcíarekin batera, Mitsubishi EVO VI batekin.

 

ORDUTEGIA

 

Igandean, goizeko 9etatik aurrera, egiaztapen administratibo eta teknikoak egingo dira Legazpiko Udaletxeko plazan. Komisario teknikoek ibilgailuen segurtasun-neurriak eta pilotuen ekipazioa bat datozela araudiarekin egiaztatuko dute.

Proba bera 14:30ean hasiko da kronometratutako diren hiru lasterketetatik lehena jokatuz. Hurrengoak 16:20ean eta 18:10ean izango dira gutxi gorabehera, gerta daitezkeen gorabeheren arabera.

 

Sariak eta garaikurrak, gutxi gorabehera, 20: 00etan banatuko dira, Legazpiko Udaletxeko plazan.

 

SEGURTASUNA

 

Beste behin ere, zaleei eskatu behar diegu leku seguruetan jar daitezela, inoiz ez, arriskutsuak diren lekuetan, antolatzaileek aurreko egunetan zinta gorrien bidez markatzen dituzten lekuetan. Leku arriskutsu horiek kurben irteera, balaztatzeak eta hartxintxarrak ateratzen diren lekuak izaten dira. Eta oso garrantzitsua da, inoiz ez ibilbidera irtetea. Norbere burua edo parte-hartzaileak arriskuan jarri gabe zuhurtziazko distantziatik ikustea. Kasu egin behar zaie komisarioen aginduei, probaren garapena arina izan dadin. Gogoan izan sua egiteko debekua dagoela, eta bertaratutako jendeari eskatzen zaio ekarritako hondakinak bueltan eraman ditzala, mendia ez baita zabortegia.

 

Automobilismo-probetan ohikoak diren segurtasun-neurriei COVID-19ari dagozkionak gehitu behar dizkiegu, eta proba ikustera doazen pertsonei gogorarazi behar diegu kontu handiz ibiltzeko zentzu horretan. Bihurgune bakar batean ere pilaketarik ez egoteko bezain luzea da tarte bakoitza; ia 7 kilometro dira, beharrezkoak ez diren kontaktuak saihesteko aukerarekin.

 

Erabat debekatuta dago ibilbide osoan aparkatzea. Ormaiztegitik Gabiriara doan errepidea parking gunea izango da eta noranzko bakarreko bidea izango da, Gabiriarantz igoz.

 

www.fotomotor.es Webgunean, denborak online jarraitu ahal izango dira.

 

Albiste guztiak